Mus txapelketarekin eta mendi bizikleta irteerarekin hasi dituzte San Jose jaiak Loiolan

Urola Kostako Hitza 2018ko martxoaren 17a

Kiruri jatetxean jokatu zuten mus txapelketarekin hasi zituzten atzo Loiolan San Jose jaiak. Guztira, 33 bikotek hartu zuten parte karta jokuan. Gaur goizean, berriz, mendi bizikleta irteera egin dute hamasei lagunek. Bihar ere, egun osoan izango da zer gozatua Loiolan.

Kiruri jatetxean jokatu zuten mus txapelketarekin hasi zituzten atzo Loiolan San Jose jaiak. Guztira, 33 bikotek hartu zuten parte karta jokuan, eta Danik eta Eizmendik jantzi zituzten txapelak. Bigarren sailkatu ziren Xanjuandei eta Beltxa, eta hirugarren egin zuten Gartzatxok eta Matxuk. Gaur goizean, berriz, 09:00etan Loiolatxo elkartetik aterata, mendi bizikleta irteera egin dute hamasei lagunek. Loiolatik Paotxetara joan dira, handik Samiñora, gero Oletara, eta Aizpurutxotik barrena Loiolara itzuli dira parte hartzaileak. Ondoren, hamaiketakoa egin dute Uranga jatetxean. Bihar ere, egun osoan izango da zer gozatua Loiolan. Hona hemen igandeko egitaraua: 11:00etan: Zezen txikiak. 12:00etan: Kids&Us ingeles akademiaren antzerkia. (Eguraldi txarra bada, Kiruri jatetxean izango da) 13:00etan: asto karrerak. 17:30ean: Herri kirol erakustaldia. Aizkoran ariko dira Mikel Larrañaga eta Julen Alberdi Txikia IV.a, eta harri jasotzen ariko dira Aimar Irigoien eta Jon Unanue Goenatxo III.a. Goizez eta arratsaldez puzgarriak izango dira. Hona hemen atzoko mus txapelketako eta gaur goizeko mendi bizikleta irteerako hainbat argazki (Irudiak: Aitzol Arregi): [flickr_set id="72157693834301114"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide