Edurne Lazkano –ezkerretik bigarrena– eta Aitor Arruti –eskuinetik bigarrena– sari banaketa ekitaldian. (Jakin)
Edurne Lazkano azpeitiarrak eta Aitor Arruti urrestildarrak euskarara itzuli zuten Silvia Federici idazlearen
Caliban eta sorgina saiakera liburua saritu du Nafarroako liburu denden elkarteak. Gaur eguerdian jaso dute saria bi egileek eta Jakineko ordezkariek, Iruñeko Erraldoien Txokoan.
Eskafandra bilduma feministaren barruan
plazaratu zuten liburua 2017. urtearen bukaeran, eta Diego de Haro izeneko elkarteak iazko euskarazko liburu onena delakoan saritu du. Nafarroako liburu denden elkarteak gaztelaniazko beste bi lan ere saritu ditu: Eduardo Halfonen
Duelo (Libros del Asteroide), eta Jesus Marchamalok eta Marc Toricesen
Cortazar (Nordicalibros).