Iker Bueno. (Julene Frantzesena)
Gipuzkoako Saskibaloi Federazioak erakunde horretako kirol arduradun izendatu du Iker Bueno (Azpeitia, 1988). Buenok Iraurgi Saskibaloi Taldean egin du kirol ibilbide guztia; jokalari aritu zen lehenik, eta entrenatzaile lanetan aritu zen ondoren. 2013-2014 denboraldian Iraurgiko gizonen lehen taldearen gidaritza hartu zuen, eta egindako lanak eman zituen fruituak; izan ere, Sammic ISBk Espainiako Zilarrezko LEB Liga irabazi zuen 2016-2017 denboraldian, eta Espainiako
Urrezko LEB Ligara igo zen. Gainera, Zilarrezko LEB Ligako
entranatzaile onenaren saria jaso zuen Buenok denboraldi hartan. 2017ko
Azpeitiko gizonezko kirolari onenaren saria ere eskuratu zuen azpeitiarrak.
Iraurgik iazko uztailean jakinarazi zuen Buenok
ez zuela gizonen lehen taldea entrenatzen segituko. Harrezkero, saskibaloi klubean beste eginkizun batzuk izan ditu. ISBk "poza" adierazi du Buenoren izendapena tarteko, eta ibilbide berrian "zorterik onena" opa diola esan du.