Jose Antonio Fernandez bizkaitarra nagusi, Azpeitiko Gau Txori argazki rallyan

Urola Kostako Hitza 2018ko martxoaren 15a

Igor Froilan argazkilariaren bilduma izan da bigarren sailkatua eta Iñaki Etxenagusiarena hirugarrena. Gau Txori argazki rallyaren sari banaketa martxoaren 24an egingo du Azpeitiko Argazki Elkarteak. Horrekin batera eskainiko du aurtengo ediziora aurkeztutako irudi bildumen proiekzioa.

Gau Txori argazki rallyko bilduma irabazleko irudi bat. (Jose Antonio Fernandez) Badu irabazlea Azpeitiko Argazki Elkarteak (AAE) antolatutako IX. Gau Txori argazki rallyak. Atzo, martxoak 14, elkartu zen sariketako epai-mahaia, eta aurkeztutako argazki guztiak ikusi eta baloratu ondoren, Jose Antonio Fernandez bizkaitarraren bilduma nabarmendu zuen.Argazki elkarteko Igor Froilan argazkilariaren bilduma izan da bigarren sailkatua, eta Iñaki Etxenagusiarena hirugarrena. AAEk laugarren sari bat ere banatzen du, argazki rallyaren podiumetik kanpo gelditzen den aurreneko azpeitiarrari zuzendutakoa. Aurten, Juan Mari Ibarzabalek jaso du sari hori. Gau Txori rallyan parte hartu zuten argazkilariek honako gai hauek landu behar izan zituzten: arkua, silueta, bi elementu, eskultura eta mugimendua. Orotara, Euskal Herriko hainbat txokotako 26 argazkilarik hartu zuten parte sariketan. Gau Txori argazki rallyaren sari banaketa martxoaren 24an egingo du Azpeitiko Argazki Elkarteak. Horrekin batera eskainiko du aurtengo ediziora aurkeztutako irudi bildumen proiekzioa. Oraindik ez dute lekua eta ordua jakinarazi, baina data gerturatzen joan ahala emango dituzte hitzorduaren gaineko xehetasunak. Iaz Imanol Manterola zumaiarrak irabazi zuen Gau Txori argazki rallya.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide