Faltzesera irteera egingo du Baigerak hilaren 22an

Urola Kostako Hitza 2018ko martxoaren 13a

Irteetan parte hartuko duten lagunek El Montecillo etxaldea eta Hipica Zahori zalditegia bisitatuko dituzte. Martxoaren 19a baino lehen egin beharko dute izen-ematea, Baigeraren bulegoan.

Hipica Zahori izeneko ganadutegia bisitatuko dute irteeran parte hartzen duten lagunek.(Hipica Zahori) Baigera Azpeitiko jubilatuen elkarteak antolatuta, Faltzesera (Nafarroa) ibilaldia egingo dute martxoaren 22an, ostegunez. Parte-hartzaileek 08:30ean hartuko dute autobusa San Martin egoitzaren atarian, eta handik Milagrora joango dira. Milagron El Montecillo etxaldea ezagutu eta hamaiketakoa egiteko tartea hartuko dute. Ondoren, Faltzesera joango dira Hipica Zahori izeneko zalditegian bisita gidatua egiteko. Bazkaria Milagron egingo dute 14:15 aldera, eta ondoren bingoan aritzeko eta dantza egiteko aukera izango dute irteetan parte hartzen dutenek. Ibilaldiaren prezioa 32 euro dira. Izen-ematea martxoaren 19ra bitartean egin beharko da, Baigeraren bulegoan, astelehenetik ostegunera, 10:30etik 12:30era.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide