Olatz Prat da Azpeitiko Kultur Mahaiko lehendakari berria

Urola Kostako Hitza 2018ko mar. 12a, 17:45

Otsailaren 21ean egin zuen Azpeitiko Kultur Mahaiak urteko ohiko batzarra. Han erabaki zuten Maite Maizek zikloa amaituta, Olatz Prat izendatzea lehendakari berri.

Olatz Prat da Kultur Mahaiko lehendakari berria. (Kultur Mahaia) Otsailaren 21ean egin zuen Azpeitiko Kultur Mahaiaren urteko ohiko batzarra, 2017ari zegokiona. 2017ko jardunaren errepasoa egin zuten batetik, eta 2018rako proiektuak aletu zituzten bestetik. Batzar hartan hala erabakita, Olatz Prat izango da datozen bi urteetan Kultur Mahaiko lehendakaria. Hain zuzen ere, Maite Maizen lekukoa hartu du Pratek. Horien aurretik, baina, Alex Silva eta Joseba Izagirre ere izan ziren lehendakari. Kultur Mahaiak eskerrak eman dizkio Maizi, egindako lanagatik. Bestalde, Kultur Mahaiak aurreratu duenez, norbanako sortzaileekin ikuskizun bat antolatzen ari da, Imanol Eliasek idatzitako Matxinada antzezlana oinarri hartuta. Gainera, Urola Erdiko Trikigiro kultur elkartea Kultur Mahaiko kide izango da, batzarrak onartu ostean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide