Sutea izan da Lasao inguruko pinudi batean, Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2018ko martxoaren 11

Azpeitiko Lasao inguruko pinudi batean sutea piztu da gaur eguerdi partean. Ertzaintzak jakinarazi duenez, Anardi industriagunetik gertuko baso batean (argazkian) piztu da sua. Larrialdi zerbitzuak bertara joan dira eta 13:30erako kontrolpean zuten sua, nahiz eta suhiltzaileek bertan jarraitzen zuten, zaintza lanetan. Ez dute zehaztu kalteak zenbaterainokoak izan diren.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide