Jonathan Terronek urrea lortu du Espainiako Sambo Txapelketan

Urola Kostako Hitza 2018ko martxoaren 11

Jonathan Terron atzo, Gijonen, podiumeko koska garaienean. Jonathan Terron (Urretxu, 1981) Azpeitiko bizilagunak borroka kiroletan txapelak pilatzen jarraitzen du. Azkena atzo lortu zuen Gijonen (Asturias), Espainiako Sambo Txapelketan. 90 kiloko kategorian irabazi zuen urrezko domina Terronek, Extremadurako federazioa ordezkatuz, finalean Oreste Alfaro Kataluniako federazioaren ordezkaria gaindituta. Argazkian, podiumeko koska garaienean ageri da Terron, atzo, Gijonen. Joan den hilean Espainiako IX. Jiu-jitsu Txapelketan irabazi zuen urrea Terronek, 2017an Europako txapela bereganatu zuen modalitatean, hain zuzen. Joan den asteazkenean harrera egin zion Udalak, jiu-jitsuan lortutako azken garaipena aitortzeko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide