Azpeitiko pentsiodunek elkarretaratzea egingo dute astelehenean

Urola Kostako Hitza 2018ko martxoaren 9a

12:00etan elkartuko dira, plazan. Aurrerantzean leku eta ordu berean astelehenero egingo dute protesta.

Azpeititiko jubilatu eta pentsiodunek martxoaren 12an, astelehena, 12:00etan herriko plazan egingo den elkarretaratzera deitu dute. Espainiako Gobernuak pentsioetan ezarri duen % 0,25eko igoeraren aurrean euren haserrea adierazteko antolatu dute elkarretaratzea. Hemendik aurrera astelehenero leku eta ordu berean biltzeko deia egin dute. Bestalde, dei egiten dute martxoaren 17an, 18:00etan, Donostiako Alderdi Ederretik Bulebarrera egingo den manifestaziora joateko. Autobusa egongo da Azpeititik Donostiara joan-etorria egiteko. Irteera anbulatorio aurretik izango da, 16:30ean. Autobuserako izen-ematea aurrez egin behar da Baigera Ien. Joan-etorriaren kostua 6 eurokoa da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide