Sanjuandegiko autobus geltokia. (Uztarria)
Lurraldebusek jakinarazi duenez, datorren astean ez dute geldialdirik egingo autobusek Azpeitiko Sanjuandegi auzoko geralekuan. Azpeitiko Udalak asfaltatze lanak egingo ditu astelehenetik ostiralera –hilak 12tik 16ra–, bi egunak barne, eta zubi berritik igerilekuetara itxita egongo da bidea. Horregatik, UK01, UK02, UK03, UK05 eta UK06 zerbitzuek ez dute Sanjuandegin geldialdirik egingo egun horietan. Ez dute aurreikusi geldialdi horien ordez beste geldialdi batzuk jartzea.