Dena prest dute Azpeitiko Gaztetxean biharko Bertsio Gauerako

Urola Kostako Hitza 2018ko martxoaren 9a

Zortzi talde igoko dira oholtzara, "gutxienez", 22:30etik aurrera. Izan ere, azken unean animatzen direnek oraindik badute izena emateko aukera, Gaztetxeko e-postara idatzita.

Iazko Bertsio Gaueko saioetako bat. (Azpeitiko Gaztetxea) Festa girorik eta umore onik ez da faltako bihar Azpeitiko Gaztetxean. Aurtengo Bertsio Gaua egiteko ordua iritsi zaie Gaztetxekoei, eta dena dute prest zapatu gauerako. 22:30ean hasiko dira emanaldiak, eta gaur arte, zortzi dira parte hartuko dutela baieztatu duten lagun taldeak; "estilo ezberdinetako musika" entzuteko aukera bermatuta dagoela diote antolatzaileek. Hala ere, zortzi parte-hartzaile izango dira "gutxienez", nabarmendu nahi izan dute Gaztetxekoek. Izan ere, azken unean animatzen direnek oraindik badute izena emateko aukera, Gaztetxeko e-postara idatzita: azpeitikogaztetxie@gmail.com.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide