Xabier Reyren heriotza salatzeko protestak egingo dituzte gaur, Azkoitian eta Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2018ko martxoaren 9a

Xabier Rey Urmeneta euskal presoa hilik agertu zen asteartean bere ziegan, Puerto III (Espainia) espetxean. Ebakiak zituen besoetan, eta Espainiako Barne Ministerioak azaldu zuenez, “itxura guztien arabera” bere buruaz beste egin zuen. Iruñean jaioa zen Rey, 2008an atxilotu zuten eta, geroztik, lehenengo graduan zegoen. Gertaera hori salatzeko, protestak egingo dituzte gaur arratsaldean Azkoitian eta Azpeitian. Azpeitian, manifestazioa egingo dute Ezker Abertzaleak deituta; 19:00etan abiatuko dira, plazatik. Era berean, bihar Iruñeko manifestaziora joateko autoak irtengo dira Orkatzetik, 15:00etan. Bestalde, Azkoitian elkarretaratzea egingo dute gaur, 19:00etan, plazan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide