Lagun Onakeko eta Anaitasunako futbolariak eta Jon Guridi eta Igor Zubeldia Realeko jokalariak Azpeitian jokatu zuten derbian. (Otola)
Larunbatean, hilaren 9an, Anaitasunako eta Lagun Onakeko gizonek derbia jokatuko dute zapatuan, 17:00etan hasita, Txerloia futbol zelaian. Espainiako Hirugarren Mailako 29. jardunaldia izango da asteburukoa, eta Azkoitiko eta Azpeitiko taldeak alde nabarmenarekin daude puntuei dagokienez sailkapenean; izan ere, Lagun Onak sailkapeneko zazpigarren postuan da 43 punturekin, eta Anaitasuna jaitsiera postuetan dago, 18. postuan, 22 puntu lortuta. Bi taldeek urriaren 21ean jokatu zuten lehen itzuli derbia Garmendipe futbol zelaian, eta Lagun Onak 1-0 nagusitu zen neurketa hartan.
Sarrerak ostiralean eta larunbatean erosi ahal izango dira Txerloiako lehiatilan: ostiralean, 18:30etik 19:30era, eta zapatuan 11:00etatik 12:00etara. Partida hasi aurretik ere eskuratu ahal izango dira sarrerak, 16:15etik aurrera hain zuzen ere. 15 euro ordaindu beharko da sarrera.