Bertan behera utzi dute duela 20 urte Azpeitian gertatutako bortxaketa bat argitzeko epaiketa

Urola Kostako Hitza 2018ko mar. 6a, 17:26

Bertan behera utzi dute duela 20 urte Azpeitian gertatutako bortxaketa bat argitzeko epaiketa

Duela 20 urte Azpeitian emakume bat bortxatzea eta Bergaran beste bati eraso egitea egotzita epaitu behar zuten gizonaren auzi saioa bertan behar utzi zuen atzo, astelehena, Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak. Duela hilabete batzuk jarri zuten martxan auzibidea, ustez erasotzailearena zen etxe baten arrastoa atera zutelako Frantzian; baina, orain, data berririk zehaztu gabe atzeratu dute epaiketa gaur egitekoa zuten epaiketa, Frantziako poliziek ez dutelako lortu akusatua aurkitzea. Azpeitiko eta Bergarako erasoen akusazioa ez dago preskribatuta, akusatuak bere garaian ihes egin zuelako. Gipuzkoako Fiskaltzak 11 urteko kartzela zigorra eskatzen zuen ihes egindako ustezko erasotzailearentzat, 1998ko gertaerengatik. Momentuz, ordea, ez da epaiketarik izango.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide