Azaroa eta abendua bitartean egitekoak diren
Euskaraldia ekimenera batu da Azpeitiko Euskara Mahaia, eta egitasmoa aurkezteko asmoz, Kike Amonarrizen hitzaldia antolatu du hilaren 20rako. E
uskarak 365 egun Azpeitian izenpean,
soziolinguistak Euskaraldian parte hartzera gonbidatuko ditu herriko eragileak, proiektua antolatzeko talde anitzagoa eta zabalagoa eratu dezaten. 19:00etan hasiko da hitzaldia, Sanagustin kulturgunean.
Antolatzaileek adierazi dutenez, herriko eragile desberdinei hitzaldirako gonbidapenak bidaliko dizkiete. Dena den, norbanakoek ere parte har dezakete Euskaraldia antolatzeko mahaian.
Euskaraldia ekimenaren helburua da 11 egunez euskaraz bizitzea, euskal hiztunen hizkuntza ohituretan eragitea eta beren harreman sareetan euskara gehiago erabiltzeko asmoz. Egun horietan, herritarrak
Ahobizi — euskaraz hitz egiten dutenak—eta
Belarriprest —gutxienez euskara ulertzen dutenak— bihurtu nahi dituzte.