Bakarrizketa saioarekin ostegun gaua girotu zuen Unai Ormaetxeak Orkatzen

Urola Kostako Hitza 2018ko martxoaren 2a

Unai Ormaetxea, atzo, bakarrizketa saioan. (Orkatz) Orkatz kultur elkartearen 25. urteurreneko ekintzen barruan, Unai Ormaetxeak bakarrizketa saioa eskaini zuen atzo gauean. Dozenaka lagun elkartu ziren Orkatzen, eta irribarrea ahoan entzun zituzten Ormaetxearen pasarteak. Gaur jarraituko dute Orkatzeko ospakizunek, McOnak eta Unidad Alavesa taldeen kontzertuekin. Dozenaka lagun elkartu ziren Orkatzen. (Orkatz)  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide