Dozenaka lagun, Iñaki Egaña historialariak Sanagustinen eskainitako hitzaldian

Urola Kostako Hitza 2018ko martxoaren 1a

Sanagustin kulturgunean eskaini zuen solasaldia Iñaki Egañak. (Orkatz Kultur Elkartea) Iñaki Egaña historialariak 1936ko gerra eta frankismoaren eraginak Euskal Herrian hitzaldia eskaini zuen atzo, asteazkena, Sanagustin kulturgunean. Egaña ordu eta erdiz aritu zen solasean, eta berrogei lagun inguru hurbildu zen kulturgunera haren azalpenak entzutera. Orkatzen 25. urteurrenaren harira antolatu dituzten ekintzen artean zegoen atzokoa. Gaur, osteguna, beste hitzordu bat izango da: Unai Ormaetxearen bakarrizketa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide