Igandean Izarraitz pilotalekuan jokatuko diren herri kirol finaletarako sarrerak zozkatuko ditu Azpeitiko Udalak

Urola Kostako Hitza 2018ko martxoaren 1a

Urrezko Aizkolarien binakako finala, emakumeen banakakoa eta harri-jasotzaileena izango dira igandean. Sarreren zozketan parte hartzeko udalzozketak@azpeitia.eus helbidera idatzi edo 943-15 71 85 telefonora deitu behar da.

Azpeitiko Udalak sarrerak zozkatuko ditu igandean, martxoak 4, Izarraitz pilotalekuan jokatuko diren herri kirol finaletarako. 12:00etan hasita, hiru final izango dira jokoan igandean: Urrezko Aizkolarien gizonezkoen binakakoa, Urrezko Aizkolarien emakumezkoen banakakoa eta harri-jasotzaileen txapelketarena. Zozketetan parte hartu nahi dutenek, jada eman dezakete izena, udaletxera deituta (943-15 72 00 da telefono zenbakia) edota udalzozketak@azpeitia.eus helbidera idatzita.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide