Roman Azkuek irabazi du Sokamuturra 2018 Argazki Lehiaketa

Urola Kostako Hitza 2018ko martxoaren 1a

22 argazkilarik parte hartu dute aurtengo txapelketan, eta Jabier Beristainek, Mikel Zengotitak eta Mikel Arrietak erabaki dutenez, Roman Azkueren 'Estafeta txikiye' argazkia da onena. Bigarren Santi Eliasek egin du, eta Jexux Artolak hirugarren. Zapatuan, 13:00etan, Foru Ibilbideko erakusketa aretoan egingo dute sari banaketa ekitaldia.

Jai Karnabal arratsaldeko zezena Erdikalean. (Roman Azkue) Atzo, asteazkena, hartu zuen XXXIX. Sokamuturra Argazki Lehiaketaren epaimahaiak aurtengo sariketari dagokion epaia. 22 argazkilarik parte hartu dute aurtengo txapelketan, eta Jabier Beristainek, Mikel Zengotitak eta Mikel Arrietak erabaki dutenez, Roman Azkueren Estafeta txikiye argazkia da onena. Honako hau da epaimahaiaren erabakia: 1. saria: Roman Azkue, Estafeta txikiye argazkiarekin. 2. saria: Santi Elias, Erdikale 22  argazkiarekin 3. saria: Jexus Artola, Jendetza argazkiarekin 4. saria: Miguel Angel Iriarte, Ustekabean argazkiarekin 5. saria: Beñat Unanue, Torero Kuadrilla argazkiarekin Iñaki Joaristi Altzarte saria, inauterietako jai giroari buruzko argazki onenaren saria, Iñaki Aranburuk irabazi du Veneciako karnabala argazkiari esker. Urtero bezala, argazki lehiaketara aurkeztutako argazkien erakusketa jarriko dute Foru Ibilbideko erakusketa aretoan. Sari banaketa areto horretan bertan egingo dute zapatuan, martxoaren 3an, 13:00etan. Argazki elkarteak herritarrei bertaratzeko deia egin die.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide