Elurraren ondorioz, bertan behera gelditu da Jeanne Rolandek Azpeitian egin behar zuen aurkezpena

Urola Kostako Hitza 2018ko otsailaren 28a

Ekintzaile feministak gaur aurkeztu behar zuen bere tesia Azpeitiko Emakumeen Txokoan, baina hitzordua atzeratzea erabaki dute. Oraindik ez dute aurkezpenaren data berria zehaztu.

Azpeitiko Emakumeen Txokoak bertan behera utzi du Jeanne Rolanderen tesiaren aurkezpena. Bart egin duen elurraren ondorioz, arazoak sortu dira inguruko errepideetan, eta horregatik erabaki dute tesiaren aurkezpena atzeratzea. Rolande ekintzaile feminista gaur zen tesia aurkeztekoa Emakumeen Txokoan, 18:00etan hasita. Oraindik ez dute zehaztu noiz izango den Jeanne Rolande Azpeitian, baina data adosten dutenean jakinaraziko dutela esan du Emakumeen Txokoak. Rolanderen tesiak emakume afrikar migratzaileek beren identitatea, imaginarioa eta praktikak nola eta zergatik eraikitzen eta deseraikitzen dituzten kontatzen du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide