Guztira, hamabost margolanek osatzen dute erakusketa. (Maialen Etxaniz)
Margolanen erakusketa aldatu dute plazako Aisialdi Gastrotokian. Olatx Lasa sortzaile azpeitiarraren lanak jarri dituzte zintzilik eta ikusgai tabernako hormetan, eta bertan egongo dira lau astez. Margolan koloretsuak dira Lasak egindakoak, errealistak zein abstrakzio kutsukoak. Orotara, hamabost koadrok osatzen dute Aisialdiko erakusketa, baina gehiago ere egin izan ohi ditu azpeitiarrak, afizioz sortzen baititu margolanak. Hark kontatu duenez, "betitik" gustatu izan zaio pintaketa, "denbora-pasa polita da" delako. Aspaldian koadrorik egin ez badu ere, ireki berri duen erakusketaren berriro "margotzen hasteko grina" piztu zaiola esan du.