Azpeitiko Gaztetxeko Bertsio Gaua antolatzen hasteko aurreneko batzarra egingo dute gaur

Urola Kostako Hitza 2018ko otsailaren 26a

Azpeitiko Gaztetxeak urtero antolatzen duen Bertsio Gaua antolatzeko aurreneko bilera izango da gaur, astelehena, gaztetxean bertan. Batzarra 21:00etan hasiko da, eta bertan hizpide izango dira, besteak beste, antolakuntzari lotutako zenbait kontu eta emanaldiaren inguruko xehetasunak. Bertsio Gauean parte hartu nahi duten lagunek batzarrera agertu beharko dute, guztion artean erabakiko direlako antolakuntzari lotutako kontutak. Buruan "izugarrizko harrikadak" dituzten lagunei eta herriko gazte sortzaile dei egin dio Gaztetxeak Bertsio Gauean parte har dezaten.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide