Canta Cantorum abesbatzak emanaldia eskainiko du igandean Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2018ko otsailaren 23a

Esklabetako elizan eskainiko dute emanaldia, 11:15eko mezaren ostean. Berrogeita hamar lagun inguruk osatutako korua da Canta Cantorum, eta denetariko doinuak eskaintzen dituzte: euskal kantak, gospel doinuak eta erlijio musika lantzen dituzte, besteak beste.

Canta Cantorum abesbatzako kideak. (Canta Cantorum) Igandean, hilak 25, Gasteizko Canta Cantorum abesbatza Azpeitian izango da kontzertua ematen. Esklabetako elizan eskainiko dute zuzenekoa, 11:15etako mezaren ostean. Canta Cantorum abesbatza berrogeita hamar gizon-emakumek osatzen dute, eta musika estilo ezberdinak lantzen dituzte, euskal kantak, gospel doinuak eta erlijio musika kasu. Euskal Herriko zein Espainiako hainbat eta hainbat txokotan eskaini dituzte zuzenekoak, eta hurrengo geldialdia Azpeitian egingo dute, igandean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide