Piano entzunaldia eskainiko dute Azpeitiko Juan Antxieta musika eskolako ikasleek ostegunean

Urola Kostako Hitza 2018ko otsailaren 20a

Musika eskolako 32 ikasle XIII. Andoaingo Piano Jaialdian izango dira asteburuan, eta osteguneko emanaldia jendaurreko entsegua izango da. Aurten Udal Musika Bandak Soreasun duen lokalean eskainiko dute entzunaldia.

Juan Antxietako ikasleek eskainitako piano emanaldi bateko irudia. (J.Antxieta) Azpeitiko Juan Antxieta musika eskolako ikasleek piano entzunaldia eskainiko dute ostegunean, otsailaren 22an. Aurten, Azpeitiko Udal Musika Bandak Soreasun duen aretoan eskainiko dute emanaldia, Betherram aretoa obretan dagoelako. Entzunaldia 19:00etan hasiko da, eta nahi duen oro bertara daiteke saioaz gozatzera. Asteburuan XIII. Andoaingo Piano Jaialdia egingo dute, eta bertan parte hartuko dute Azpeitiko musika eskolako 32 ikaslek. Horiek eskainiko dute osteguneko saioa, jendaurreko entsegu modura. Iaz, 36 lagunek hartu zuten parte Andoaingo Piano Jaialdian, eta guztiak domina banarekin itzuli ziren handik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide