Erokomeriko kideak. Martin Altuna, behean eta erdian. (Erokomeri)
Erokomeri musika taldeak
Izan aurreneko diskoa aurkeztuko du ostiralean Azpeitiko Gaztetxean, Odolaren Mintzoa eta Rukula taldeekin batera. Zuzenekoak 21:30ean hasiko dira, eta sarrera 5 euro ordaindu beharko da.
Durangoko Azokarako kaleratu zuen Izan izeneko diskoa Erokomerik. Andoaingo Garate estudioan grabatu zuten beren aurreneko lana Erokomeriko kideek, eta hamar abesti ditu guztira. Odolaren Mintzoaren kolaborazioa ere jaso dute
Izan diskoan.
Maialen Bastida, Asier Aizpuru, Unai Olaizola, Eider Iturralde eta Martin Altuna azpeitirrek eta Josu Furundarena usurbildarrak eta Miren Cuerdo lasartearrak osatzen dute Erokomeri.
Durangoko Azokaren atarian
elkarrizketa egin zion Urola Kostako Hitzak Martin Altuna Erokomeriko kideari.