Pentsio duinak aldarrikatzeko elkarretaratzea egingo dute bihar Azkoitian

Urola Kostako Hitza 2018ko otsailaren 18a

Azken egunetan Euskal Herriko beste hainbat lekutan egin duten moduan, Azkoitian elkarretaratzea egingo dute bihar eguerdian, pentsio duinak aldarrikatzeko. Herritar batzuk deitu dute mobilizazioa, eta 12:00etan elkartuko dira, plazan. Protestaren bidez, Espainiako Gobernuak pentsioak %0,25 igo izana eta azken urteetan egindako erreformen ondorioak salatuko dituzte. Azkoitian ez ezik, Azpeitian ere elkarretaratzea egitekoak dira bihar, Azpeitiko Jubilatuen Plataformak deituta. %0,25eko igoerari ez, KPIari bai! lelopean bilduko dira 12:00etan, plazan.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide