Kantabriara eta Asturiasera irteera antolatu du Baigerak martxoaren 2tik 4ra

Urola Kostako Hitza 2018ko otsailaren 16a

Llanes-Liebana-Covadonga ibilaldia egingo dute han herriko jubilatu eta pentsiodunen elkartekoek. Izena ematea edota informazio gehiago lortzea nahi duenak Baigeraren bulegoetara joan behar du.

Baigera Azpeitiko jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak hiru eguneko irteera antolatu du Kantabriara eta Asturiasera (Espainia). Martxoaren 2tik 4ra ibiliko dira paraje horietan Baigerakoak eta Llanes-Liebana-Covadonga ibilaldia osatzeko asmoa dute; tartean, Potes eta Cangas de Onis ere bisitatuko dituzte azpeitiarrek. Irteera horretan parte hartu nahi dutenek, edota xehetasun gehiago jakin nahi dutenek, Baigeraren bulegoetara jo beharko dute, astelehenetik ostegunera, 10:30etik 12:30era.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide