'Beloaga memoriaren behatokia' solasaldia eskainiko du Beñi Agirre historialariak Sanagustin kulturgunean

Urola Kostako Hitza 2018ko otsailaren 15a

Igandean, otsailak 18, izango da hitzaldia, 11:00etan hasita. Nabarralde Fundazioko Azpeitiarron Napar Zuzterrak taldeak antolatu du hitzordua.

Beloaga memoriaren behatokia izenburupean hitzaldia eskainiko du Beñi Agirre idazle eta historialariak igandean, otsailak 18, Azpeitiko Sanagustin kulturgunean. Nabarralde Fundazioko Azpeitiarron Napar Zuzterrak taldeak prestatu du hitzaldia, eta herritar guztiei irekia izango da. Hitzaldia 11:00etan hasiko da. Beloaga gaztelua defentsa gune estrategikoa izan zen 1200. urtean, gaztelarren konkistaren aurka. Gaztelu horrek eta beste hainbatek defentsa sarea osatzen zuten Nafar erreinu guztian zehar.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide