Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lan eskaintzetan interesa dutenek Lanbiden eman beharko dute izena otsailaren 21, asteazkena, baino lehen.
Eskualdeko Enplegu sustapen planaren barruan, Azpeitiko Udalak igeltsero ofizial bat eta peoi bat aldi baterako kontratatzeko prozesuak abiatu ditu aste honetan. Lanbideren bidez egiten dira kontratazio horiek eta, beraz, beharrezkoa da lanpostuan interesa dutenak Lanbiden izena emanda egotea. Izen-ematea egiteko azken eguna asteazkena, hilak 21, izango da.