Lady Banana eta Candidato Manchu taldeek kontzertuak eskainiko dituzte bihar Orkatzen

Urola Kostako Hitza 2018ko otsailaren 15a

Lady Banana bikotea. (L.B) Karnabalak agurtu berritan ere, festarako tarterik ez da faltako Azpeitian. Bihar, ostirala, Lady Banana eta Cancidado Manchu musika taldeen emanaldiak izango dira Orkatz tabernan, 22:30ean hasita. Lady Banana (argazkian) Zaragozako taldea da, eta asteburuan Euskal Herrira etorriko da zuzenekoak eskaintzera; jarritako hitzordu gutxi horien artean dago Orkatzen eskainiko duen kontzertua. Biko formatuan igotzen da oholtzara Lady Banana, eta musikalki stoner rock giroak lantzen ditu. Biharko kontzertuan Balance diskoa aurkeztuko dute, labetik atera berri duten estudioko azken emaitza. Zaragozako neskek Candidato Manchu taldea izango dute agertokian lagun. Iruñetik datorren rock banda da hori, eta besapean Hartza diskoarekin iritsiko dira Azpeitira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide