BIDEOA: Omendutako sokamutilak eta ganaduzaleak sokan, Azpeitiko Erdikalean

Urola Kostako Hitza 2018ko otsailaren 12a

Lehengo eta gaurko dozenaka sokamutil eta ganaduzale omendu zituzten atzo Azpeitian, Elegante Egunean, sokamuturraren 500. urteurreneko ospakizunen barruan. Besteak beste, omendutakoek ilara luzea osatu zuten Erdikalean, sokari eutsita, eguerdiko zezena irten baino lehen. Bideo honetan dago jasota omenaldiaren une hori. https://youtu.be/n46jHJ9nVOw

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide