Pasaiako Segadan hildakoen senideak eta europarlamentariak. (Twitter)
Pasaiako segadaren 34. urtemuga iristeko hilabete pasatxoren faltan, hildakoen senideek jakinarazi dute auzia Europako Giza Eskubideen Auzitegira, Estrasburgora, eraman dutela. "Bidegabekeria" inpunitatean gera ez dadin eman dute urratsa, eta justizia egitea eskatu dute, "sufrimenduari amaiera" emateko. "Justizia eske jo berri dugu Estrasburgora". Helegitea aurkeztuta, errekurtso hori tramitera onartzeko zain dira senideak.
1984ko martxoaren 22an Pasaiako badian Espainiako Poliziak tiroz hil zituen Komando Autonomo Antikapitalistetako lau kideen senideekin izan dira agerraldian Josu Juaristi (EH Bildu), Izaskun Bilbao (EAJ) eta Xabier Benito (Ahal Dugu-Podemos) europarlamentariak. Horiek babesa erakutsi diete segadan hil zirenen familiako kideei, eta "elkarlanean" aritzeko konpromisoa erakutsi dute.
2o16ko azaroan artxibatu zuen behin betiko Pasaiako segadaren auzia Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak. 2017ko urtarrilean, berriz, babes helegitea aurkeztu zuen Azpeitiko Udalak -herri akusazioa da auzian- Espainiako Auzitegi Konstituzionalean. Senideek salatu dutenez, beren sufrimenduak ez du amaierarik, eta segada hartan pasatutakoa argitzeko saiakerak "hutsaren hurrengoak" izan direla salatu dute. Izan ere, pasaiako segadaren auziari bukatu zaio Espainiako auzitegietan egin zezakeen bidea, eta Europara jo dute auzia argitzea eskatzera.
AUZIAREN KRONOLOGIA
- 1984
- 1986
- 2000
- 2001
- 2004
- 2005
- 2016
- 2017
- 2018