Azpeitiko eta Gabiriako bertsolariz osatutako talde banak bertso desafioa egin zuten atzo, ostirala, Gabiriako Osinalde elkartean. Loiolako herri harresian ertzain bati lesioa eragitea leporatuta
zigortu zituzten Esteban Orbegozo azpeitiarrari eta Beñat Hach Embarek ormaiztegiarrari elkartasuna adierazteko antolatu zuten erronka, eta 60 bat lagun elkartu ziren afarian eta bertso saioan.
Gabiriako taldea Aratz Igarzabal
Pottok, Endika Igarzabal
Anbuk eta Gorka Maiz
Paxtelek osatu zuten. Azpeitikoa, berriz, Beñat Lizasok, Leire Ostolazak eta Haritz Etxeberria
Ministrok. Gai-jartzaile lanetan Jokin Murua aritu zen.