Aurten ere ospatu dute Ostegun Gizena Azpeitiko San Martin egoitzan

Urola Kostako Hitza 2018ko otsailaren 9a

Festa "koloretsua eta alaia" egin zuten atzo arratsaldean San Martin egoitzan, urtero legez Ostegun Gizen eguna merezi bezala ospatzeko. Izarra trikitilarien musikak lagunduta, "jendea barre eta dantza egiteko gogoarekin" ibili zela azaldu dute egoitzakoek. "Plazera da San Martin egoitzako saloia horrela ikustea", diote. Eta eskerrak eman nahi izan dizkiete "hori posible izateko lana egin duten guztiei", egoitzako langileak, boluntarioak eta egoiliarren senitartekoak gogoan. Ikusi argazki gehiago Uztarria.eusen

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide