https://www.youtube.com/watch?v=8KPyh5dSjkg
Handia filmaren saio berezia izango da zapatu honetan Azpeitiko Soreasu antzokian. Zorioneko dago Handia filmean parte hartu duen lantaldea. 10 Goya sari jaso berri ditu, 13 izendapen lortu ostean. Euskal zinema goi-goian mantendu dute, Loreak pelikulak utzitako lekuan. Eneko Sagardoy aktoreak jaso zuen sarietako bat, eta aktoreak Azpeitira etortzeko eginiko gonbitari baiezkoa eman dio.
Aktore berri onenaren saria jaso du Sagardoyk. Horri buruz, Goya sariei buruz eta filmari buruz hitz egingo du zapatuko saio berezian. 21:30ean, solasaldia izango da gonbidatuarekin eta, 22:00etan, filma emango dute. Amaitzean, ikus-entzuleek Sagardoyri galderak egiteko aukera izango dute.
2017ko urrian estreinatu zen Handia eta Azpeitian izan zen estreinaldiko asteburuan bertan. Ikus-entzuleek bikain erantzun zioten filmari. Jon Garaño zuzendaria eta Iñigo Aranburu aktorea izan ziren orduko hartan zuzenean filmaren berri ematen.
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide