Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
https://youtu.be/W6EXuAf1zso
Atzo, igandea, Karnabaletako kontzertua eskaini zuten Udal Musika Bandak eta Julian Barrenetxea abesbatzak, Sanagustin kulturgunean. Gainera, ohiko legez, Azpeitiko Argazki Elkarteko kideek Inauterietako argazki proiekzioa eskaini zuten kontzertuan zehar. Jendetza izan zen kulturgunean.
Bideo hau UROLA KOSTAKO HITZAk, Uztarriak eta Kulturaz Kooperatibak martxan jarri duten Mikrouhinak bideo sortako aurrena da. Hain zuzen ere, hiru eragileek elkarlanean hainbat bideo egingo dute aurrerantzean. Asko kulturari lotutako emanaldietan hartutako irudiekin eta adierazpenekin osatuko dituzte, baina izango da bestelakorik ere.