Kopla kantuan aritu da Azpeitiko Ikastola Ikasberriko taldea

Urola Kostako Hitza 2018ko otsailaren 4a

Azpeitiko Ikastola Ikasberriko ikasleak, gurasoak eta irakasleak santa eskean atera dira gaur arratsaldean. Asier Iriondo eta Asier Otamendi bertsolariekin eta trikitilariekin.

Santa Ageda egunaren bueltan, kopla doinuak izan dira nagusi asteburuan eskualdeko herri askotan. Esaterako, Azpeitiko Ikastola Ikasberriko ikasleak, gurasoak eta irakasleak santa eskean atera dira gaur arratsaldean. Asier Iriondo eta Asier Otamendi bertsolariekin eta trikitilariekin kopla kalntuan aritu dira Olazko Amaren plazan eta Alde Zaharrean. Hona hemen Azpeitiko Ikastola Ikasberrikoen santa eskeko hainbat irudi: [flickr_set id="72157665405664698"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide