Azoka Plaza berrituaren inaugurazio ekitaldia izango da bihar, Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2018ko otsailaren 2a

Udaleko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariez gain, bertan izango dira, besteak beste, Zigor Iturrieta sukaldaria, Ekain Txou pailazoa eta zenbait musikari. 12:00etan hasiko da ekitaldia.

Azoka Plaza. (Azpeitiko Udala) Azpeitiko Udalak Azoka Plaza berritua aurkeztuko du bihar egingo duen inaugurazio ekitaldian. 12:00etan hasiko da ekitaldia, eta Udaleko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariez gain, bertan izango dira, besteak beste, Zigor Iturrieta, Ekain Txou pailazoa eta zenbait musikari. Bertan aurkeztuko dute Elikagunearen proiektua ere, eta haien jakiak probatzeko aukera ere izango da. Udalak herritar guztiak gonbidatu ditu ekitaldira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide