Herritarren ekarpenekin osatu dute 'Azpeitiarrez Natul' liburua.
Azpeitia eta euskara ardatz eta herritarrak oinarri dituen
Azpeitiarrez Natul liburuxka joan den zapatuan
aurkeztu zuten Natul euskara elkarteak, Uztarria Komunikazio Taldeak eta Udalak elkarlanean. Dagoeneko, Uztarriako bazkide direnak hasi dira etxean jasotzen liburua, baina bazkide ez direnek Sanjuandegiko Belaetxe dendan edo Uztarriak Perez Arregi plazan duen egoitzan eskuratu dezakete, bost euroren truke.