Euskal rockari errepasoa emango diote Azpeitian, Gora Herria taldearen bertsio gauarekin

Urola Kostako Hitza 2018ko urtarrilaren 31

Gora Herria taldeak kontzertua eskainiko du Sanagustin kulturgunean zapatuan, 23:00etan hasita. Sarrera debalde izango da, eta 80ko eta 90eko hamarkadetako euskal kanten bertsioak entzuteko parada izango dute bertaratzen direnek: Negu Gorriak, Kortatu, Exkixu, Sorotan Bele, Hertzainak... taldeen kantak, besteak beste.

Negu Gorriak, Kortatu, Exkixu, Sorotan Bele, Hertzainak... taldeen kantak abestuko dituzte, besteak beste. Karnabalen atarian, kaldereroen kalejira eta gero, Gora Herria taldeak kontzertua eskainiko du zapatuan, Azpeitiko Sanagustin kulturgunean, 23:00etan hasita. Sarrera debalde izango da, eta 80ko eta 90eko hamarkadetako euskal kanten bertsioak entzuteko parada izango dute bertaratzen direnek: Negu Gorriak, Kortatu, Exkixu, Sorotan Bele, Hertzainak... taldeen kantak, besteak beste. Hala, euskal rockaren, poparen eta folkaren abesti esanguratsuenekin ongietorria emango diote karnabalei Sanagustinen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide