Micah P. Hinson musikariak kontzertua emango du Azpeitian, apirilaren 21ean

Urola Kostako Hitza 2018ko urtarrilaren 30a

Son Estrella Galiciarekin elkarlanean antolatuta, Micah P. Hinson musikari handi eta bereziak kontzertua eskainiko du apirilaren 21ean, Sanagustin kulturgunean. Kantautore eta gitarra-jotzaile estatubatuarrak Micah P. Hinson Presents The Holy Strangers diskoa aurkeztuko du Azpeitiko saioan. Indie musikaria 2004. urtean egin zen ezagun, 23 urte zituela Micah P. Hinson and the Gospel of Progress lehen diskoa kaleratu zuenean. Ordutik, beste hainbat lan kaleratu ditu Hinsonek, eta azken diskoan "opera folk moderno" doinuetara egin du jauzi. https://youtu.be/Ny16x7bMiIY

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide