Zuhaitz Eguna ospatuko da igandean, Azpeitiko Izarraizko Atea parkean

Urola Kostako Hitza 2018ko urtarrilaren 29a

Bigarren urtez jarraian, Izarraizko Atea parkean landatuko dituzte zuhaitzak, eta horretarako hitzordua 10:30ean jarri dute, Esklaba parean.

Iazko Zuhaitz Eguneko argazki bat, Izarraizko Atea parkean. Datorren igandean, martxoaren 4an, izango da azken urteetan indartzen ari den Zuhaitz Eguna. Bigarren urtez jarraian, Izarraizko Atea parkean landatuko dituzte zuhaitzak, eta horretarako hitzordua 10:30ean jarri dute, Esklaba parean. Herritarrak, eta, batez ere, haur eta gazteak "zuhaitzek eta basoek duten garrantziaz jabetzea eta haien zaintzan eta babesean beraien partehartzea sustatzea" du helburu Ekoetxeak antolatu duen egitasmoak. Parte hartzaileak bi ordu inguru arituko dira zuhaitzak landatzen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide