Artzain-inudeen danbor taldean irten nahi dutenentzako deialdia egin du Azpeitiko Udalak

Urola Kostako Hitza 2018ko urtarrilaren 25a

Entseguak otsailaren 2an eta 8an izango dira, 20:00etan, Itsasi dantza taldearen egoitzan. Parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute, udaleko Kultura bulegora deituta.

Artzain-inudeekin irteten den danbor taldea osatzeko deialdi irekia egin du aurten ere udalak. Otsailaren 11n, Jai karnabalean, irtengo da kalera artzain-inudeen konpartsa eta harekin, azken urteetan bezala, danbor taldea eta umeen danborradako karroza ere bai. Danborra jotzen irten nahi dutenek izena eman behar dute udaleko Kultura bulegoan edo hango 943-157068 telefonora deituta. Jai karnabaleko irteera prestatzeko bi entsegu egingo dituzte, otsailaren 2an eta 8an, 20:00etan, Itsasi dantza taldearen egoitzan (Urola kalea, 6 - behea). "Parte hartzeko asmoa duen orok, entsegura agertu beharko" duela aurreratu dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide