Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldia izango da Azpeitian otsailaren 3an

Urola Kostako Hitza 2018ko urtarrilaren 23a

Otsailaren 3an izango da emanaldia Izarraitz pilotalekuan, 16:30ean hasita. Uztaro haurreskolako guraso elkarteak antolatu du ikuskizuna.

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Borobilean emanaldia eskainiko dute otsailaren 3an, Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan. Uztaro haurreskolako guraso elkarteak antolatu du emanaldia, eta 16:30ean hasiko da saioa. Sarrerak 7,50 euroan jarri dituzte salgai Berdie, Laratz, Pastorkua eta Eguzkitza tabarnetan eta Trenbide kafetegian, kiroldegian, Lasa gozotegian, Lorean (Urrestilla) tabernan eta Uztaro haurreskolan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide