Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
'Azpeitiarrez Natul' liburuxka aurkeztuko dute datorren zapatuan, hilak 27, 12:00etan, Sanagustin kulturgunean. Duela urtebete pasatxo hasi zen Natul Azpeitiko euskara taldea proiektu honekin lanean, eta ehundaka hitz bildu ditu, Azpeitiko hitzak eta esapideak bidali dituzten herritarrei esker.
'Azpeitiarrez Natul' liburuxka aurkeztuko dute datorren zapatuan, hilak 27, 12:00etan, Sanagustin kulturgunean. Duela urtebete pasatxo hasi zen Natul Azpeitiko euskara taldea proiektu honekin lanean, eta ehundaka hitz bildu ditu, Azpeitiko hitzak eta esapideak bidali dituzten herritarrei esker. Natul Azpeitiko euskara taldearen esanetan, "guztion artean osatutako liburua da, beraz, aurkeztera goazena; azpeitiarrek egina, azpeitiarrentzat".
Hori dela-eta, euskara taldeko kideek adierazi dute egitasmoan lagundu duten herritarrak aurkezpenean izatea "gustatuko" litzaiekeela: "Oso gauza politak jaso ditugu liburuan, eta plazer bat izango da aurkezpena guztiok batera egitea. Ekitaldiaren ondoren, gainera, luntxa egongo da, eta aukera izango dugu liburuan jasotakoez eta falta direnez hitz egiteko".
'Azpeitiarrez Natul' liburuxka Natul euskara elkarteak eta Uztarria Komunikazio Taldeak argitaratu dute, Azpeitiko Udalaren laguntzarekin. Uztarriako bazkide guztiek doan jasoko dute liburua etxean, eta gaiontzekoek eskuragarri izango dute bost euroren truke.
Natul Azpeitiko euskara taldeko kideen esanetan, "argi" dute "gure hizkerak berezi egiten gaituela", eta, hain zuzen ere, horregatik nahi izan dituzte atzo eta gaurko hitz eta esapideak biltzea, "altxor bat" direlako. "Azpeitiarrok mantentzen, aldatzen eta biziberritzen dugu gure euskalkia, eta eginkizun horretan ekarpen bat da Azpeitiarrez Natul".
https://www.youtube.com/watch?v=BNs-nVF3IKM