'Solaris' filma emango du etzi Azpeitiko Paradisu Zinemak

Urola Kostako Hitza 2018ko urtarrilaren 22a

Stanlislaw Lem idazlearen zientzia fikziozko eleberrian oinarritutako film sobietarrarekin hasiko du zine-klubak urteko jarduera. Hiru eurotan jarri dute sarrera.

Paradisu Zinema zine-klubak urteko lehenengo emanaldia eskainiko du etzi, asteazkenean. Andrei Tarkovskik zuzendutako Solaris (Sobiet Batasuna, 1972) filmarekin hasiko dute aurtengo jarduera, 21:00etan, Soreasu antzokian. Stanlislaw Lem idazlearen izen bereko zientzia fikziozko eleberri batean oinarritutako filma da Solaris. Espazioko estazio batean dago girotuta filma. Sarrerak hiru euroko prezioa izango du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide