Etxe Zurinekotik atera dute arratsaldeko lehen zezena, Azpeitian

Nerea Uranga 2018ko urt. 21a, 18:21

Azpeitian sokamuturraren 500. urtemuga ospatzeko ekitaldien barruan egin dute.

Gaur, igandea, eguerdian eta arratsaldean zezena izan da Azpeitiko kalean protagonista. Eguerdian sokamutur txikia egin dute Erdikaletik irtenda, eta neska-mutilak ibili dira sokan. Gero, herriko plazan zezen txikiekin jolasean ibiltzeko aukera izan dute eta ondoren pottokak eta poniak atera dituzte. Bergarako Zezenak ganadutegikoak izan dira gaur. Arratsaldean, berriz, aspaldiko urtetan ez bezala, Etxe Zurinekotik atera dute zezena. Etxe Zuri aurrean eta Perez Arregi plazan jende asko bildu da irteera ikusteko. Gaur ehunka lagun dabil arratsaldeko sokamuturrean, Azpeitian. [flickr_set id="72157692485054605"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide