Argazki bilduma: Bandera jaitsita, danbor hotsak isildu dira Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2018ko urtarrilaren 21a

San Sebastian eguneko bandera jaisteko danborradan 11 taldek parte hartu dute

Azpeitiko San Sebastian eguneko bandera jaisteko danborradan 11 taldek parte hartu dute. Alde Zaharretik ibilbidea egin eta herriko plazan elkartu dira guztiak. Gauerdian herriko bandera jaitsi dute Mikel Ibarzabal Festetako zinegotziak eta Eneko Etxeberria Azpeitiko alkateak udaletxeko balkoian. Hala, isildu dira aurtengo danbor hotsak. Plazan, guztira, zortzi pieza jo dituzte danborradako taldeek. Bandera jaisteko danborradan parte hartu duten taldeak izan dira: Iraurgi SB, Barratsu, Loiolabide Zahar, Oilosoro, Zezenzaleak, Arrantzaleak, Basazabal, Barrenetxe, Zokoa, Mendizaleak eta Gastadoreen danbor taldea. [flickr_set id="72157692458208575"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide