Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azpeitiko Ikastola Ikasberri, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarain eta Iraurgi ikastetxean egin dituzte danborradak
Ikasle gehienek aterpean astindu dituzte aurten atabalak Azpeitiko ikastetxeetako danborradetan. Azpeitiko Ikastola Ikasberrikoak izan dira atarira atera diren bakarrak, eta eguraldiak errespetatu egin ditu. Iraurgi Ikastetxekoek kalez kale ibiltzeko asmoa zuten eta asmo horri eutsi diote ia azken ordura arte; baina, azkenean, txikienek Artzubiko ikastetxean eta gaztetxoek Etxe-Alaikoan egin dituzte danborradak. Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarain ere aterpean egin dituzte saioak, bai Euskal Herria kalean eta bai Perdillegin, eta ateak itxita.
[flickr_set id="72157690775592221"]