Azkoitia, Zubizarreta, Etxeberria eta Lizarralde, Fitur nazioarteko azokan. (Azkoitiko Udala)
Fitur nazioarteko turismo azoka egiten ari dira egunotan Madrilen, eta Urola Erdiko, Urola Garaiko eta Debagoieneko arduradunek EDEN sariei dagokien Espainiako Estatuaren errekonozimendua jaso dute,
Ignaziotar Lurraldea. Ignaziotar bidearen hasiera proiektuarengatik. Han izan dira, besteak beste, Azkoitiko eta Azpeitiko alkate Javier Zubizarreta eta Eneko Etxeberria eta bi herrietako zinegotzi Ana Azkoitia eta Agustin Lizarralde.
Abenduan jakinarazi zuten Europako lekuen bikaintasuna saritzen duen EDEN sarietako bat jaso zuela Loiolako San Inazioren erromesaldia gogoratzen duen proiektuak. Martxoan jasoko du egitasmoak saria, Bruselan egingo duten European Award Ceremony ekitaldian.